Hezkuntza eta Elikadura
Hezkuntza, baita platerean ere.
2006/12/21
Nire ondorioak
Nola aurre egin guztiari?
Gero eta argiago geratzen ari da, heziketa ezinbestekoa dela. Gazte gaztetatik erakutsi behar da, benetako informazio sakon zabala emanda, zer den elikadura osasungarria, nola lortzen den, eta zein ondorio dituen gaizki elikatzeak. Gaiak gainera, modu erakargarrian lantzeko aukera ematen du, zapore, testura, kolore, ohitura eta abarren munduan milaka ñabardurako mundu liluragarria aurki dezakete gazteek ustekabean. Baina hori bai, ez dago beste biderik, denok jabetu behar dugu elikadura osasungarrian hezteak zein garrantzia duen eta curriculumetan islatu behar da hori.
2006/11/09
Erakundeak
Hemen hoietako batzuk:
-
Elika, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunarako Euskal Fundazioa
2006/11/06
Elikadura egokia
Oinarrizko nutrizioa askotariko dietarekin bermatzen da.Proteinen, gantz edo koipeen eta karbohidratoen arteko orekak ahalik eta doituena izan behar du. Ezinbestekoa da denetatik jatea. Egokiena da 3 otordu nagusi (gosaria, bazkaria, afaria) eta tarteko beste 2 osagarri egitea da, kaltegarria izanik osasunerako otordu nagusi bat ez egitea.
Irakasleentzako Materiala
Gai hau gelan lantzeko material ugari dago, textu liburuak, bideoak, tailerrak, cd-ak...
Elikadura gaia era askotara proposatu daiteke, hezkuntzarekin ikuspuntutik, osasunaren ikuspuntutik... eta baita ere beste oinarizko eskubide batzuekin lotuz.
2006/11/02
Jangelak
Urtez urte geroz eta gehiago dira eskolako jangeletan gelditzen diren haurrak. Baina eskoletako jangelak ez dira soilik bazkaltzen ematen duten lekua; jangeletan, beste haurrekin batera jaten ere ikasten dute.
Gaur egun, jangeletako bazkariak dietista edo aditu batek gainbegiratzen ditu gehienetan, eta gurasoei hilabete osoko menuaren berri ematen zaie.
Eskola bakoitzak aukeratzen du janaria prestatzeko modua, baina Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bere esku izango du ikuskatzea eta homologatzea eskoletako jangelak, esleipendunak janariak biltegiratzeko eta prestatzeko dituzten lokalak, jakiak, e.a. Jangelako menua urtaroen arabera aldatzea gomendatzen da, urtaro bakoitzak eskaintzen dituen produktuen kontsumoa bultzatzeko. Gainera, udaberrian eta udan plater hotzak jar daitezke, entsaladak eta krema hotzak adibidez; udazkenean eta neguan, berriz, beroagoak, hotzari aurre egiteko. Bestetik, ez da gomendagarria jana oso xehatua ematea beti (pureak, hanburgesak...), haur txiki-txikietan izan ezik. Haurrak testura ezberdinetako jakiak jaten ikasi behar du. Jangelaren aukerak baditu beste abantaila batzuk: jale txarrak diren haurrek besteekin batera askoz hobeto jan ohi dute, eta jaten ikasteko aukera egokia izan daiteke. Inoiz ez da jangelaren esku utzi behar haurraren elikadura egokiaren ardura osoa, bazkaria otordu bat besterik ez delako eta haurrak etxean egiten dituelako beste guztiak.
2006/10/31
Elikadura Premiak
Eskola-garaian dagoen umearengan, zenbait etapa edo fase bereizi behar dira:
- Eskolaurrea, 4 urtetik 6 urtera bitartekoa
- Eskola-aroa, 7tik 12 urtera bitartekoa
- Adoleszentzia, 13 urtetik 17-18 urtera bitartekoa
Jakiak
Jakiak zazpi taldetan daude sailkatuta, beren osaera eta organismoan dituzten eginkizunak kontuan hartuta.
- 1. taldea. Esnea eta gazta: proteinak eta kaltzioa dauzkate.
- 2. taldea. Haragia, arrautzak eta arraina: proteinak, burdina eta A eta B konplexuko bitaminak dauzkate.
- 3. taldea. Patatak, lekariak eta fruitu lehorrak: landare-proteinak, karbohidratoak, mineralak dauzkate.
- 4. taldea. Barazkiak eta egoskariak: C eta A bitaminetan aberatsak.
- 5. taldea. Fruituak: aberatsak azukreetan, C eta A bitaminan eta gatz mineraletan.
- 6. taldea. Laboreak, azukrea eta pasta: karbohidratoetan aberatsak, eta labore osoak B konplexuko bitaminetan ere bai.
- 7. taldea. Olioa, urdaia, gurina, margarina: gantzean eta gantz-azido esentzialetan aberatsak.
Elikagaien Zientzia eta Teknologia lizentziatua
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako irakaskuntzen helburua, giza kontsumorako elikagaietan eta elikadura-industrietan aditu eta berezilariak prestatzea da, elikadura-industrian zein erakunde publikoetan lan egin lezaketen lizentziatuek.
Lizentziatu hauek, elikagaiak prestatzeko behar diren prozesu teknologiko nahiz lehengaiei buruzko aholkuak emateko gai dira. Elikagaien kontserba eta laboraziorako lantegiak eta elikagaien banaketa proiektatu eta zuzen ditzakete. Horrez gain, publizitate-kanpainentan, produktu berrien ikerketetan, merkatuen azterketetan, elikadura-legegintzari buruzko ahol
Gaztea eta Osasuna
Azken urteotan ugaritu egin dira gazteen artean (nesken artean, bereziki) dietan arazo edo aldaketa arinak izatetik hasi eta anorexia edo bulimia bezalako gaixotasun larriak izaten bukatu duten kasuak. Badira alderantzizko elikadura-arazoak ere, ordea: azken urteotan obesitate-arazoek gora egin dute euskal gazteriaren sektore batzuen artean.
Eusko Jaurlaritzak egindako II.Gazte Plana(2002-2005) txostenak ere, gai honi garrantzia handia ematen dio.
2006/10/27
Kirola eta Elikadura
Oro har, gizaki guztientzat da garrantzitsua elikadura zaintzea eta ahalik eta ondoen jatea. Kirolarien kasuan, ordea, aparteko garrantzia du elikadurak. Eta oraindik hazten ari zareten horien artean, zer esanik ez.
Kirola egiteko orduan elikadura ondo zaindu behar da eta adituen gomendioak jarraitzea interesgarria da.
2006/10/25
Sarrera
Elikadurak gero eta garrantzi handiago du gure gizartean.
Azken hamarkadan janariaren inguruko berriak sarri izaten ditugu, behi eroak, oiloen gripea, janari transgenikoak, e.a.
Ondorioz, hezkuntzak elikadura gaiari heldu behar dio, ikastetxeetan garrantzia emanez.
Komeni da haurrei elikagaiek zertarako balio duten eta nondik datozen azaltzea, elikadura on baten giltzarria osasuna dela argi eta garbi utzita.
Datuen arabera, haur- eta gazte-populazioaren %40k aholkatu ohi dena baino pisu handiagoa du.
Egoera honi aurre egiteko, eskola-ikastolak, familiak eta haurrak bat egin behar dute, erantzukizuna guztiona izanik.